XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagun zan: exerita egon bai zan luzaroan; eta exerita iñoiz etzan ura ikusten.

Andik gerora gelara joan zan, nik, ikustaldi bat zala eta, deitu nion arte.

Morroiaren itzak dituzu oiek.

Orretan eguerdia.

Garate etzan jun bazkaritara lenengo taldean.

Orregatik bigarrenerako joan zedin, ordeko bat etorri zan ate zaitzera.

Oni etzion bere gaxo barririk Garatek esan; besteak berriz, ezta nabaitu ere, ta an gelditu zan ate ondoan, Garate bazkaritara joan zalakoan.

Baña, alako baten ate zai ori, sartu da an aldameneko sala batera, ta... gure Anai Garate antxe, aulki baten exerita, bazkaritara joan gabe, oñazez.

Urreratu zitzaion, eta galdezka ari zitzaion, zer zun eta abar... Nastu aldi zuala, eta jateko gogorik ez, erantzun zion gaxoak.

Orduan besteak, oeratzeko eta... jardun omen zion, baña erantzunez, bazkal ondoko-kanpaia garaiz bere ordez jotzeko eskatu zion.

Oñazeen artean, bere egin bearra gogoan!.

Igo zan agindu bezela bestea kanpaia jotzera, eta baita gaxotegira ere, Garateren berri gaxozaiari ematera.